Mikaela Urtasuni elkarrizketa

Mikaela Urtasuni elkarrizketa

Aza artean yayo nitzen

Ilarregiko Salbidegiko bordan izan gara. Mikaela Urtasun Iribarren alargunak hartu gaitu gozo-gozo. Eta laster azaldu da Martin bere semeetako bat, etxean izaten dena, ezindua, soldadu Gurutze Gorrian egiten ari zenean istripu baten ondorioz horrela aulkitxoan gelditu zena.

Andre alaia, kementsua, eta lasaia, hori irudi zaigu behintzat guri. Elkarrizketa egiterakoan behar izan duenean bazkariari erreparatu eta Martin bere semeari ere ez dio begirik kendu. Maitasun keinurik ere ez da falta izan. Biek elkar ederki ulertzen dute, maitasuna ez da falta, ez horixe!

haurtzaroa

Zu Suarben yayoa. Zein bordetan yayo ziñen?

Ni, Sandroneko bordan. Amak erraten ziren: “zu azan artian yayoa zara” Ez’takit zergatik, baratzian ai zela edo…

 

Zuen aite nongoa zen? Eta ama?

Gure aite Aritzukoa. Ez dakit zein itxetakoa. Eta ama Beratsiñen jaioa.

 

Aita Aritzun hazie, ta ama non izaten da hazie?

Iragi eo Egui, hor nonbait’ere. Gure ama emagiñe zen. Nire aizpek, Angelitak, izandu zittuen, hameka ume. Denak gure amak hartu zittuen.

 

Non ibiltzen zen, Illarregin eta Suarben?

Bai, hortik aparte ez, e’tzen ibiltzen, ez.

 

-Zuen aitek zer izaten zuen?

-Kontrabandoan ibiltzen zen.

 

Eta nekazalgorik?

Bai, garie ta patata ta hoiek bai, biño bera kontrabandoan. Alabak eta semiak itten zittuten lanak. Gero bortz edo sei bei, hiru txerri, gero ardiek igual, berrogei’bet ardi edo hola. Ta jarez geiao.

 

Orduen, Andres kontrabandiste izana

Bai, harrek bizi hobia eaman zun bai andriak biño. Aite kontrabandoan eta ama beatzi umekin, pentsatu! Ja!ja!ja! Oraikoei paatu zortzi o beatzi umekin. Ze iñen luteke? Je! Je! Je!

 

Konta zaiguzu kontrabando kontuez.

Aitzen zen kontrabandoan ehun kiloko zaku iriñekin eta. Kartzen zittuen ta gero saldu. Bein Frantzitik bei bet’e karri zuen ta itxan iduki zuen ta. Biño ez giñuen goseik pastu, naiko obi…Majo bizi giñen.

Bein guardie zibilek torri ta miratu zuten itxa goitik bera. Biño ez zioten ja harpatu!

Nire aitek bazuen Elizondon guardia zibil’bet. Ta harrek botatzen zion eskue. Launtze! Ta hola eskapatzen zen.

 

Eta nondik nora kartzen zittuen paketiak?

Pues, aunditz aldiz, atratzen ziren aite ta nire aizpe zarrena, Angelita, Beuntzera. Ta yoaten ziren beiek lotu uztarrien ta karroakin. Ta kartzen zittuten montonak, iriñek ta eozin gauze, karroan. Ta hemendik, tortzen zelaik norbait eske, ematen zuen. Oitzen naiz, Illarregitik, ematen zittuen Kokotxekoak eun kiloko iriñek ta.

 

Eskola eta komunioa

Eskolan noiz hasi ziñen?

Pues, nik izain nittuen, bortz edo sei urte. Sei urtetan in nuen primera comunión como buena…

 

A bai? Eta sei urtetarako ikasi ziñuen dotriñe?

Uhh! Euskeras ta erderas. Bieta. Ta apeza zen Don Pedro Iraizotz, Alkozkoa. Eta erraten ziren, zuk ikasta’uzu, euskeraz ta erderas ta. Ta ni kontent, ta…

 

Zu noa yoaten ziñen eskolara?

Illarregire. Suarbekoak yoaten giñen Illarregire. Ta bide guzie etortzen giñen (Illarregira) lar goxoak (1) yaten. Orain auntzek yaten ttute.

 

Nor ziñuten maistrue?

Don Tomas Asensio. Beti estomaoko miñekin eoten zen. Jenio txarra.

 

Ta erakutsi? Erakusle ona?

Bueeeno! Ta andriai zakion Maria. Apellidos ez naiz oitzen. Biño hore oso dezentia zen. Neri erakutsi zien puntu itten, vainica ta denetatik. Oso maja zen.

 

Eskolara gustora?

Bai, gustora. Biño gue atte zena zen…eskola e’zakion ja inporta: gaur in biar duu orbela bildu, -eskolara yoan gabe- gaur in biarttuu harriek bildu –eskolara yoan gabe- arbak bildu bia’ute soroan –eskolara yoan gabe. Holaxe! Holaxe! Ja! Ja! Ja!

 

Aitei e’tzakion eskola inporta. Eta amari?

Amari, aitek iten zuenai, ixo! Ixildu.

 

Orduen aite ta ama oso ongi konpontzen ziren.

Bai, bai! Izain zittuten beren zerak, biño…

Lenbiziko jaunartzea zazpi urtetan beharrean, sei urtetan in ziñuen. Zer duzu oroimenean egun hartaz?

Bai, urte bat lenago. Ez dakit zer gise. E’tzela nere adiñekoik edo. Ni yoan nitzen normal beztittuik. Gure amari e’tzakion gustatzen. Gero ibiltzeko. Zenbaitzuk itten zuten eun hartako, puff! Hori gure amari e’tzaikon gustatzen.

 

Otorduik eta ez duzu gogoan? Eskian ibiltzen ziren jaunartzea egiten zutenak?

Ez. Eta eskian ibilik ere ez dut gogoan.

 

Zenbat urtiak artio yoan ziñen eskolara?

Ez naiz oitzen, biño guti, hameka urte edo zerbatt hola. Ez ginen yoaten eskolara gero, bakunatu bear ziutelaik. Aitek erraten ziun, fuera! Naiko bakunetuik zaute zuek eta fuera, etxera!

Ja, je, ja, je…denon algara entzuteko modukoa izan da.

 

Hameka urtetan eskola utzi…

Bai, yustu yustuen eskribitzen ta leitzen ikasi…

 

Etxeko lanak eta laster ezkontza

Eta itxean gelditu ziñen lanian.

Bai, lanian, beiekin ta dena. Aizpe zarrena geiago, alorrian makinian ta dena…

 

Eta nola zautu ziñun zure senarra bear zuna. Edo berakin noiz hasi ziñen atratzen?

Nire aizpe Angela, ezkondu zen egunian. Eun hortan hasi giñen atratzen, serio!

 

Ezkondu biño len zenbat denboraz ibilli ziñeten?

Hiru urte. Zergatik hil zakion aite, ta bakizu, lenao itten zen, bi urtes edo geiagos, lutoa edo.

 

Eta tor ziñen itxekoandre Salbidegiko bordara (Martiñenia)

Itxekandre? Ez, ez, bai baitziren bortz makume! Pentsa zazu zein inozentia ni! Ambrosio nire senarraren ama eta lau koñata!

 

Salbidegiko kontuak. Ambrosio senarra eta umeak

Eta lau koñata ziren itxera sartu ziñen zu. Biño laster ezkonduko ziren kanpora!?

Bai, badire oraindik ezkondu ez direnak. Bide bizi dire Iruñen. Ni biño zaarraokoak dire biño.

 

Zenbat ume izan ttuzu.

Bortz. Bortzak ongi. Patxi, Mariangeles, Joxe Jabier, Martin, eta Ambrosio Mari (Mari)

Mari azkena, eta itxean amaren ondoan…

Mari gaztena. Ez giñuen nai. Biño eskapian torri zen. Orduen telebistaik eta, ez zen ja izaten ta. Ja!ja!ja! Eta orain? Hori faltatiko balitz, ze iñea’gu?

Isilune luze bat egin du Mikaleak. Gogorapenak etorri zaizkio burura trumilka.

 

-Eta zu itxekoandre.

-Ez naiz sekule itxekoandre izan.

 

Etxe hontan lan aunditz.

Bai, nire koñata zarrena ai’tzen zen yosten. Ta tortzen ziren kanpotik neska batzuk, ta hola!

 

Etxalde haundie da hau? Bazter aunditz du?

Ez, ez, ttikie. Azkar dabille nere semia, biño paatuz.

 

Nolakoa zen zure senarra zena?

Izain zittuen bere faltak, biño ni kontent, ongi. Biño erran ziren, hiltzen bazen errain zirela nolakoa zen bertze mundue, biño ez dire jare erran. Ja! Ja! Ja!

 

Elkarrizketa hau hasi aurretik erran direzu zure senarra eizilarie zela.

Bai, eiza denboran, erraten ziren goizetan: Deitziko tuzu beiek? Zazi, zazi, inen’tut, -erraten nion nik.

Hore eizera eta ni deizten, eskuz!

 

Esne aunditz?

Bost, sei, zortzi.Hamar litro saltzen giñuzelaik, uf! Illarreiko bentara atratzen giñuen. Letxero Martin Antzizu zen, Auzekoa.

 

Orduen laborea ziñuten batez ere.

Bai, garie, patata, albolba…Gero, bertze gauze bat: Nire senarrak atratzen zuen añarra, azkar, ta itten zittuen isetsak ta saldu. Ta lotzeko larra. Larrak mozten zittuen, ez dakit zein illergitan, moztu, partittu, sekatu, urian yarri. Ta eozein tortzen zen erostera.

Biño ez dire erran, ez ongi dagon han ez gaizki dagon, ez jare. Ja, ja, ja!

 

Nekazarie, eizilarie, isetsak itten zittuen. Eta arrantza?

Baitare. Amorraiek ere majoak kartzen zittuen errotako erreka hortaik.

 

Lanera, kanpora ere atratzen zen?

Baitare, yoaten zen Eltaburure ere, epaitzek bajatzera ta, beiekin ta, beti lanian, beti-beti atratzen pezta bat. Beti hemen, Illerregi, Suerbe, Auze, Eltzaburu…

 

Oporrik ez biño Ameriketara yon zen.

Beti lan kontue. Eta playara ta, yoan izan zara?

Je!, Je! Ez,ez. Bueno Martinekin. Madikuek erran zion arean ibiltzeko. Yoan giñen Benidorra. Eta akau gure bakazioak!

 

Iruñera ere maiz-maiz yoain ziñen.

Ni ez, ni guti. Itxeko pilareik haundiena eta fuerteena, biño itxan.

 

Bakaziorik ez, biño Ameriketan ez ziñen izan ba?

Arrazoi duzu. Marik sei urte zittuenian yoan giñen. Senar-emaztiak eta Mari, han dut nik nire anaie Martin, Martin semearen atautxie.

 

Martinek konbidetuik yoan ziñeten?

Bai bai, beti yoateko ai’zen erraten. Oai’re erraten du.

 

Nora yoan ziñeten? Oitzen zara?

Ai ama! Los Angeles, San Francisco, nola da hori, hainbeste yokatzen den hori. A, bai, Las Vegas. Eman ziun anaiek. Arizonan ere bai, hangoa baitzuen andria nere anaiek. Hiru hillabete in geñittuen han. Eta eunero yoaten giñen noabaitera.

 

Mikaela, mondongo egillea omen zara. Ona! Non ibilli zara?

Gallipentzon aaazkar alaban itxan. Eta gero gure itxan, beti-beti. Tripota oso goxoa ta gustatzen zakioten ta…

Beste mila kontu ere baditu baina akabera eman beharko diogu gaurkoz.

Txurdan

 

Hiztegia

Eman=eraman. Imotz aldean eta, yaman ibiltzen dute.

Epaitze: Etxe bakoitzerako urtero edo markatzen diren arbola saila.

Oharra: (1) Lar goxoak. Lar arruntaren eta otsolarraren punta berak (xamurrak) Ohitura hau oso zabaldua zegoen garai hartako umeen artean. Bazterretan gauza franko jaten zen orduan.